Matxismoaren jarrera konplizeak alboratzera deitu du Durangoko mugimendu feministak

Anboto 2025ko ots. 17a, 19:45

Ertzaintzak ANBOTOri baieztatu dionez bi atxilotuak aske utzi ditu epaileak. 

Barikutik zapaturako gauean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta 19 eta 45 urteko gizonezko bi atxilotu zituen Ertzaintzak Durangon. Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak deituta elkarretaratzea egin dute gaur eta beraien elkartasun osoa adierazi diote emakumeari.

“Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan! Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu, badakigu, antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak”, azaldu dute.

Bestalde, atzo, domeka, epailearen aurretik pasa ostean epaileak bi atxilotuak aske utzi zituela jakitera eman dio Ertzaintzak ANBOTOri. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!