Goizaldean 51 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, pisukideari ustez arma zuriz eraso egiteagatik.
Ertzaintzak jakitera eman duenaz, sukaldeko labana bategaz egin dio eraso pisukideari. Biktimak hainbat ebaki ditu eskuetan eta aurpegian. Galdakaoko ospitalera eraman dute.