Lehen biolinen sailean lortu du postua Nahia Olivaresek, Durangoko Udalaren berbetan, eskakizun tekniko eta musikal handiko postuan. EIOren topaketa apirilaren 19tik 25era egingo dute, Unai Urrechoren zuzendaritzapean. Aurtengo edizioan, EIOko ikasleek Euskadiko Orkestrako musikariegaz batera jotzeko aukera izango dute. Bestalde, EIOk hiru kontzertu eskainiko ditu, apirilaren 23an, 24an eta 25ean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren.
Durangoko Udalak ohar baten bidez Olivares zoriondu gura izan du, baita ere.