Mikel Lertxundiren lanak ikusgai egongo dira barikutik aurrera Durangoko Arte eta Historia museoan

Aritz Maldonado 2025ko ots. 12a, 17:31

Formatik haratago erakusketan bere ibilbideko hainbat lan batu du; Lertxundiren lanik ezagunenak eskulturak izan arren, pintura lanak ere ikusi daitezke erakusketan.

Materialen eta elementuen uztartzea ere konstante bat izan da bere lanean. "Harria, zura eta burdina material funtsezkoak dira bizitzeko, oinarrizkoak. Gero, ura, airea eta sua elementuak gehitu dizkiet nire lanetan", azaldu du aurkezpenean Lertxundik berak. Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, Lertxundik nazioarteko azoka ugaritan erakutsi ditu bere lanak, besteak beste Arco (Espainia), FIA (Venezuela) eta Nicaf (Japonia) azoka ezagunetan. Durangaldean ere hainbat eskultura du; besteak beste, Durangoko Zuhatzola parkean. Hori nahikoa ez, eta, Garazi Arrizabalaga museoaren zuzendariaren berbetan, Lertxundik sarri bisitatzen du eraikina. "Batzuetan erraz egiten dira gauzak, eta honakoa horietarikoa izan da; lekua egitea izan da gatxena", zehaztu du Arrizabalagak.

Poesia errezitaldia

Erakusketaren barruan poesia errezitaldi musikatua ere egingo dutela aurreratu dute prentsaurrekoan, oraindik data zehaztu barik duten arren. Besteak beste, Joseba Sarrionandiak eta Peru Magdalenak parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!