Virginia Andres Del Barrio idazleak bere hirugarren eleberria kaleratu du: Aquel "no" la hizo libre. "Lehenengo ataletan zehar, indarkeria matxista jasan duen emakume baten ihesa kontatu dut. Orrialdeek aurrera egin ahala haren askapanerako bidea jaso dut", azaldu du Andres Del Barriok. Liburua Rubric argitaletxeagaz kaleratu du, eta Durangoko bi lekutan ipini du salgai argitalpena: Urrike liburu-dendan eta Etxeberria prentsa-dendan.