Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Muruetatorren

Anboto 2025ko ots. 12a, 09:46

Gernikako Arbola (Wikipedia)

Otsailaren 21ean landatuko dute arbola, Muruetatorre dorretxearen aurreko berdegunean, Udal Euskaltegiaren parean. Ekitaldian Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea, udalbatzako zinegotziak eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak egongo dira. 

Egitasmoaren helburua Gernikako Arbolaren "sinbolismoa indartzea" da, Durangoko Udalaren esanetan, "Euskadiren historia, nortasuna eta balio demokratikoen ikur gisa". Kimu berria landatu ondoren, oroigarri plaka bat ere jarriko dute haren ondoan. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldian parte hartzera eta Durangorentzat esanguratsua izango den une horren lekuko izatera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!