Desfibriladore mugikor bat erabilgarri Durangon

Anboto 2025ko ots. 12a, 08:00

Gailua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri Udaltzaingoan. Udalerriko elkarteek eta erakundeek maileguan hartu ahal izango dute. 

Urtarrilean herriko lau zonaldetan desfibriladoreak ipini eta gero, Durangoko Udalak beste pauso bat eman du herriko kardiobabes sarea zabaltzeko: desfibriladore mugikor bat jarri du erabilgarri. Tresna hori 24 orduz egongo da erabilgarri Udaltzaingoaren komisarian; herriko elkarteek eta eragileek izango dute gailua erabiltzeko aukera. Durangoko Udalak azaldu duenez, adinekoen elkarteek eta kirola sustatzen dutenek izango dute lehentasuna. 

Eskaera egiteko baldintzak

Desfibriladorea 72 orduz mailegatu ahalko da, eta baldintza batzuk bete beharko dira haren erabilera egokia eta arduratsua bermatzeko. Eskaera egin gura dutenek HAZen eta Udaltzaingoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!