ANBOTOk 40 Minutu Rock jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu

Anboto 2025ko ots. 11a, 09:50

Argazkia: 40 Minutu Rock

ANBOTOk 40 Minutu Rock elkartasun jaialdirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Jaialdia otsailaren 15an izango da, Durangoko Landako Gunean. 

'Indarrak batuz askatasuneratz' lelopean ospatuko den jaialdian honako talde hauek parte hartuko dute: Nakar, Anestesia, Süne, Tatta&Denso, Toc, Añube, La Txama, Pinpilinpussies, Dupla, Kaleko Urdangak, Chuleria Joder, Sukena, La inquisicion, Fito Skins, Maruxak, DJ Pezon, Pelma & Luis Selektorrak, Ganibet eta DJ Elepunto.

Zozketan parte hartzeko sartu hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!