Arte eta Historia Museoa, sentikortasun zentraleko gaixoentzat ere bisitagarri

Anboto 2025ko ots. 10a, 16:19

Ingurune seguru eta irisgarria bermatu dute: museoa itxita egon da bisitan zehar, eta wifi sarea zein telefono mugikorrak amatatuta egon dira. Horrez gainera, beharrezko aireztapena bermatu eta substantzia kaltegarriak saihestuta garbitu dituzte instalazioak.

Durangoko Arte eta Historia Museoak sentikortasun zentraleko gaixotasunak dituzten herritarrentzat egokitu ditu bere instalazioak, hau da, neke kronikoa, sentikortasun kimiko anizkoitza, fibromialgia, sentikortasun elektromagnetikoa edo elektrohipersentsibilitatea dutenenentzat. Goiz honetan, gaixotasun horiek dituzten herritarrentzako lehenengo bisita gidatua egin dute. Hori dela eta, ingurune seguru eta irisgarria bermatu dute: museoa itxita egon da bisitan zehar, eta wifi sarea zein telefono mugikorrak amatatuta. Horrez gainera, beharrezko aireztapena bermatu eta substantzia kaltegarriak saihestuta garbitu dituzte instalazioak.

Egitasmo horrek Durangoko Udalaren eta SFC-SQM Euskadi-AESEC Elkartearen arteko lankidetzari esker.ikusi du argia. Bi erakundeek iaztik egin dute lan espazioaren irisgarritasuna bermatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!