Oztopoak eta aukerak identifikatuko dituzte, eta horretarako, ikastetxeekin, kirol klubekin, guraso elkarteekin eta beste hainbat elkarterekin egingo dute lan. Azterketa horri eskerrak, udalak Ekintza Plan bat garatuko du kirol zerbitzuen eskaintza handitze eta hobetze aldera. Era berean, jarduera fisikoa eskubide unibertsal gisa sendotu gura dula azaldu dute.
Kronograma eta faseak
Dignostikoa sei fasetan egingo dute hemendik eta maiatzera bitartean. Lehenik, datuak batu eta koordinazioa hasiko dute, eta ondoren, kontsulta egingo dute toki-erakundeen artean. Gero, emaitza horiek espezialistekin aztertu ondoren, txosten batean batuko dituzte proposamenak. Azkenik, ondorioak aurkezteko dituzte jendaurrean.
Durangoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Haszten elkartearekin lankidetzan garatuko du proiektua. Egitasmoan parte hartu gura duten erakundeek honako helbide eta telefono hauetan jar daitezke harremanetan: diagnosticos@haszten.org eta 747473556.
Iker Txertudi Durangoko Udaleko Kirol zinegotziak diagnostiko honen garrantzia azpimarratu du: “Kirolak eskubide irisgarria izan behar du pertsona guztientzat, haien gaitasunak edozein direla ere. Proiektu honekin, dauden oztopoak identifikatu nahi ditugu, eta irtenbide zehatzak landu, guztiok kirol eskaintza egokituaz, inklusiboaz eta kalitatezkoaz gozatu ahal izateko”, adierazi du Txertudik.