Rio de Orok bertsioen lehiaketarako inskripzio-epea zabaldu du

Anboto 2025ko ots. 6a, 11:41

Rio de Oro elkarteak musika taldeak bertsionatzeko lehiaketa antolatu du. Ekitaldia Plateruenean egingo da maiatzaren 17an, 20:00etatik aurrera. Izena emateko aukera zabalik dago riodeorodurango@hotmail.com helbidean.

Lehiakideek ordezkarietako baten izen-abizenak, taldearen izena, bertsionatuko duten taldea eta hartu emanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dituzte. Lehiaketara aurkezten den talde bakoitzak musika talde bakarraren bertsioak egin beharko ditu. Bete beharreko baldintzen artean honako hauek daude:

  • Taldeetan 16 urtetik gorako partaideak egotea.
  • Talde bakarra bertsionatu beharko da; ezingo dira askotariko taldeak bertsionatu.
  • Talde bera ezin izango da bertsionatu emanaldi batean baino gehiagotan.
  • Taldeak zein bakarlariak onartuko dira. 
  • Derrigorrezkoa izango da bertsioak zuzenean jotzea. 
  • Kontzertu bakoitzaren iraupena 15-20 minutu artekoa izango da. 
  • Ez dute mezu arrazistak, homofoboak edo matxistak barne hartzen dituen emanaldirik onartuko.
  • Talde parte-hartzaile kopuru maximo bat egongo da, eta antolakuntzak aldez aurretik hautatuko ditu taldeok. Taldeek martxoaren 12an jakingo dute lehiaketan parte hartuko duten ala ez.
  • 500 euroko saria dago jokoan. Epaimahaiak ekitaldiaren bukaeran jakinaraziko du zein den irabazlea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!