Mutikoak saskibaloira erakartzeko saio irekiak antolatu ditu Tabirakok

Anboto 2025ko ots. 6a, 11:23

2016an jaiotako umeen taldea. (Argazkia: Tabirako)

Ikastetxeetan saskibaloia probatzeko ate irekien saioak antolatuko dituzte.

Tabirako saskibaloi klubak mutilen taldeak sortzeko zailtasunak ditu. Horregatik, mutikoak saskibaloira erakartzeko ate irekien saioak antolatu dituzte ondoko ikastetxeekin elkarlanean: Kurutziaga Ikastola, Landako eskola, Nevers Ikastetxea, San Antonio Ikastetxea, San Jose Jesuitak Ikastetxea y Zabalarra eskola.

Aurten 2015-16 urteetan jaiotako umeekin talde bat sortzea lortu dute. Bederatzi ikastetxetako umeak batu dituzte talde horretan. Hurrengo denboraldian beste hainbeste egiteko esperantzarekin, 2016an jaiotako mutikoei begirako ate irekien saioak egingo dituzte astean behin ikastetxe bitan:

  • Landako eskola: barikuak, 17:00etatik 18:00etara.
  • San Jose Jesuitak ikastetxea: domekak, 11:00etatik 12:00etara.

2017ko umeen dagokionez, hamaika ume ari dira saskibaloia probatzen, beste kirol batzuekin batera. Adin hauetako umeei begirako saio irekiak Landako eskolan izango dira:

  • Landako eskola: domekak, 11:00etatik 12:00etara

Azkenik, 2018an jaiotako mutikoei begira lau saio ireki antolatu dituzte Landako eskolan: otsailaren 16an, martxoaren 9an eta 23an eta apirilaren 6n. Eguerdian izango dira, 12:00etatik 13:00etara. Izen-ematea eskolak@tabirako.eus helbide elektronikoaren bidez egin daiteke. Hasiera batean otsaileko data 23an zen, baina 16ra aurreratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!