[ARGAZKI GALERIA] Wadokan klubak emaitza bikainak lortu ditu arte martzialen munduko txapelketan

Anboto 2025ko ots. 6a, 10:22

Txapelketa New Jersey estatuko (AEB) Atlantic City hirian lehiatu zen joan zen asteburuan.

Durangoko arte martzialen Wadokan kluba bost gazterekin egon zen ordezkatuta: Guethary Ibarretxe, Daniella Alonso, Jon Albisu, Sare Salas eta Pablo Gurtubayrekin.

Guethary Ibarretxek Grand Champion titulua eskuratu zuen armetan. Horrez gainera, urrezko bost domina irabazi zituen beste hainbeste modalitatetan. Daniella Alonso ere Grand Champion tituluarekin itzuli zen. Lorpen horri urrezko hiru domina, eta zilarrezko eta brontzezko bana gehitu behar zaizkio. Jon Albisu izan zen Grand Championa irabazi zuen beste borrokalari bat, kasu honetan, estilo tradizionalean. Horrez gainera, urrezko domina bat eta brontzezko bi irabazi zituen. Sare Salasek urrezko lau domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. Azkenik, Pablo Gurtubayk lau domina eskuratu zituen: zilarrezko bi eta brontzezko beste bi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!