11:00etan Plateruenetik hasita, hainbat lekuri buruzko azalpenak emango dituzte ibilian: udal hiltegi zaharra, merkatu plaza, Andra Mariko elizpea, Kurutziaga kalea, Jesuitak, Santa Susana, udal plaza, San Agustin, Nevers, pilotalekua, Ezkurdi eta tren geltokia zeharkatuko dituzte. Bisita gidatuko azalpenak Jimi Jimenez historialariak eskainiko ditu.
Antolatzaileen esanetan, "ibilbideak kausa errepublikazalea ezagutzeko eta hara atxikitzeko aukera ahalbidetzen du". Era berean "ibilbide turistikoa ez bada ere", egitasmoa "aproposa da Durangoko ingurune sozial eta kulturala eta erraiak ezagutzeko interesa duen edonorentzat".