Plateruenako kontzerturako sarrera guztiak saldu ditu Fermin Muguruzak

Anboto 2025ko ots. 4a, 09:43

40 urteko ibilbidea ospatzeko nazioarteko bira hasi zuen abenduan Fermin Muguruza musikariak. Asteburuan, kontzertu sorpresa iragarri du Durangon; Plateruena kultur aterpean izango da, otsailaren 13an, 40 Minutu Rock elkartasun jaialdiagaz batera elkarlanean antolatuta. Kontzerturako sarrera guztiak minutu gutxian saldu dituzte. Durangoko KSKA kolektiboak ere parte hartuko du emanaldian. 

2007an eta 2013an ere, kontzertu jendetsuak eskaini zituen Fermin Muguruzak Plateruenan. Oraingo honetarako ere gogotsu dagoela azaldu du sare sozialen bidez. "Machete en alto 2007ko biran 44. urtebetetzea ospatu nuen Durangoko Plateruenan. Agindu nien, hurrengo biran, urtebetetzea bertan ospatuko nuela, eta 6 urte beranduago, 2013an, nire azken nazioarteko biran, 50. urtebetetzea bertan ospatu nuen. 2025ean Durangora itzuliko naiz, Plateruenara, nola ez. Oraingoan, 40 Minutu Rockekin elkarlanean, gainera: Indarrak batuz askatasunerantz. Soka ez da eten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!