"EH Bilduk aurkeztutako mozioak ez zuen ez kontrastaturiko daturik, ezta datu zehatzik ere jasotzen, eta kasu konkretu honetan, udaletxeak ez daki Ertzaintzaren lana nola garatu den", azaldu du oharrean. Horrez gainera, Ertzaintzak eskaintzen duen zerbitzu horri buruzko datu okerrak eman izana leporatu die oposizioko alderdiei. "Ertzaintzak indarkeria matxistan espezializatuko arreta zerbitzua eguneko 24 orduetan, asteko zazpi egunetan eskaintzen du, baita biktimentzako laguntza juridikoa ere, eta biktimak horrela eskatuz gero, profesionalek berehala eskuhartzen dute". Bestalde, Durangoko Udala eta Ertzaintza elkarlanean ari dira duela hilabete baino gehiagotik zerbitzu hau hobetu eta ezagutzera emateko. "Udalak deitoratu egiten du EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak bat egitea erabaki izana, erabilera politiko hutsagatik, DAFA kolektiboaren kexa batekin, poliziaren jarduera eta zerbitzuaren egoera benetan ezagutu gabe. Indarkeria matxista oso arazo larria da, seriotasunez eta erantzukizunez heldu behar zaiona, eta ez da erabili behar konfrontazio politikorako tresna gisa".