Saneamendua hobetzeko lanak Ermodo eta Trenbide kaleen arteko bidegurutzean

Anboto 2025ko urt. 31a, 11:26

Durangoko Udalak hebekuntza lanak hasi ditu inguru horretan, saneamendu-sarean maiz gertatzen diren matxurak eta buxadurak konpontzeko.

Hondakin-uren kutxatila bi konpondu eta hodi-zati bat aldatuko dute. Gainera, zaharkiturik geratu den edateko uraren hodi zahar bat ere kenduko da zerbitzutik. Hobekuntza horiek bi asteko epean egingo dira, 23.000 euroko aurrekontuagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!