Durangoko ikastetxe kristauek bakearen aldeko aldarria egin dute

Anboto 2025ko urt. 30a, 20:46

Durangoko Nevers, Jesuitak, Maristak eta San Antonio ikastetxeetako ikasleek adierazpen bat egin dute eguerdi honetan Andra Marian. 

Gaurko eguna, urtarrilak 30, Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna da nazioartean, eta Kristau Eskolako lau ikastetxe durangarretako kideak Andra Mariko elizpean batu dira bakea aldarrikatzeko. Nevers, Jesuitak, Maristak eta San Antonio ikastetxeetako 4. DBHko ikasleek ekitaldi bat egin dute Bake Zubiak lemapean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!