Galdeketa durangarrei, udan Tabirako igerilekuetara joateko autobus zerbitzuari buruz

Anboto 2025ko urt. 30a, 15:57

Durangoko Udala autobus urbano bat ipintzea aztertzen dabil, udan Tabirako igerilekuetarako joan-etorriak errazte aldera. Hori dela eta, otsailaren 3tik 17ra bitartean galdeketa-inprimaki bat ipiniko du herritarren esku, partehartu.durango.eus atarian.

Udalak azaldu duenez, autobus zerbitzua udan ipintzea mugikortasun jasangarriko udal politiken barruan kokatzen da, Agenda 2030eko helburuekin bat. Durangoko Udalak herritarrei dei egiten die kontsulta horretan parte har dezaten, haien inplikazioa funtsezkoa izango baita garraio publikoko zerbitzu eraginkorra, irisgarria eta beren beharretara egokitua diseinatzeko. Udal gobernuak eta PPk 2025eko aurrekontuen negoziazioan adostu zuten egitasmo hori martxan jartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!