Programan adin guztietako sorkuntza sustatu gura dute, eta belaunaldien arteko elkar-eragiletza hauspotu. Jarduera Diana Franco Egurenek (Baratza Digitala) gidatuko du, eta ezagutzaren esplorazioan barneratuko ditu erabiltzaileak. Eremua hainbat arlo tematikotan banatuko dute, honako hauetan:
- Eskulanen txokoa: ideiak garatzeko materialak egongo dira eskuragarri, hala nola legoa, plastilina, pinturak, errotuladoreak eta papirofliexia lantzeko materiala.
- Proiektu txikien txokoa: kartoizko gailu mekanikoak eraikitzeko baliabideak, soinu elektronikoarekin esperimentatzeko tresnak eta Scracth ordenagailuak.
- Elektronika txokoa: oinarrizko osagaiak eta proiektu elektronikoak prototipatzeko gailua.
- Fabrikazio txokoa: 3D inprimagailua, hainbat materialekin.
- Ideien eta beharren panela: Prestakuntza-proiektuen proposamenak edo prestakuntza-iradokizunak partekatzeko gunea.
- Txoko librea: Software libreari buruzko ezagutzak partekatzeko, diseinu pertsonalak garatzeko eta talde lana sustatzeko arloa.
- Autoedizioaren txokoa: Fanzineak errealitate bihurtzeko beharrezko baliabideak.
LAB Egunetan parte hartzeko ez da aldez aurreko ezagutzarik behar; jakin-mina eta esploratzeko gogoa baino ez da eskatzen. Udalak interesa duten pertsona guztiak deitu ditu egitasmoagaz bat egitera.