Eusko Jaurlaritzak udalekin, foru-aldundiekin eta beste erakunde publikoekin batera garatutako aplikazioa da NIK Cartera Digital, hainbat aplikazio tresna bakar batean bateratzea ahalbidetzen duena. Aplikazioa doakoa da eta Apple Storetik zein Play Storetik deskargatu daiteke. Erabiltzaileek BakQ ziurtagiria, Izenperen ziurtagiria edo NAN elektronikoa aurkeztuta aktibatu ahalko dute NIK Cartera Digital aplikazioa.