Lehen mailako epaimahaiakideek parte hartu zuten txapelketan: Muriel Romero, Dantza-Konpainia nazionaleko zuzendaria; Leire Ortueta, Royal Ballet Schooleko irakaslea; Charles Jude, Parisko Operako izarra, Lifar fundazioko presidentea eta Nureyev Fundazioko zuzendaritza kontseiluko kidea; Mónica Zamora, Birmingham Royal Balleteko dantzari nagusi ohia eta Londresko Royal Balleteko gobernadore ohia, eta Mikel González Pujana, Olaeta Balletekoa.
10 eta 19 urte bitarteko ia 300 parte hartzaile ostiralean eta larunbatean lehiatu ziren igandeko finalera heltzeko helburuagaz. Oiane Azconizagak zuzentzen duen Durangoko L'atelier dantza eskolako kideek emaitza ezin hobeak izan zituzten. "Oso harro gaude gure ibilbideaz eta egiten ari garen lanaz", azaldu dute dantza eskolako arduradunek. Koreografien mailak pisu handia izan zuen sailkapenean. Alde klasikoan Azkonizagak berak sortutakoak izan dira, eta dantza garaikidean Leire Cotorek.
Emaitzak:
Minishock eta Boomlight berdinduta gaur egungo taldekako bigarren postuan
Starlights hirugarren saria taldekako klasikoan
Intza Cano haurretan, klasikoen lehen saria
Mara Urigüen haurretan, dantza garaikidean bigarren saria
Kaiet Amezua lehenengoa klasiko nagusian, 3000 €-rekin