Andereak elkarteak indarkeria bikarioa salatuko du eguenean

Anboto 2025ko urt. 27a, 12:00

Elkarretaratzea 18:30ean egingo dute, Andra Marian.

Andereak elkarteak GAS Gurasoen Alienazio Sindromea darabilten kartelak aurkitu ditu Durangoko hainbat gune eta kale-argitan, eta ohartarazi du eduki horiek patologia "faltsua" dutela oinarr: "Patologia hori ez da existitzen, eta haurrengan aiten aurkako gorrotoa sustatzea leporatzen die amei", azaldu dute. Hori dela eta, udalari eskatu diote kartelok "berehala" kentzeko: "Kartel arrazistak, sexistak edo homofoboak jartzea onartuko litzateke? Ezetz uste dugu. Horregatik, buloetan oinarritutako propaganda hori berehala desagertu behar da kaleetatik", gaineratu dute.

Hori guztia dela eta, elkarteak indarkeria bikarioa salatuko du hilabete honetako kontzentrazioan, umeak amak torturatzeko baliabide modura darabiltzan estrategia. Protesta eguenean, hilak 30, izango da, 18:30ean,
Andra Marian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!