Abesti feministarik onena aukeratzeko ordua

Anboto 2025ko urt. 24a, 15:09

Dagoeneko zabalik dago kantu feministen lehiaketara proposamenak aurkezteko epea. Interesdunek otsailaren 14ra arteko epea daukate lanak Durangoko Berdintasun Sailari helarazteko. Jokoan, sari ugari daude. 600 eurokoak, 500 eurokoak eta 350 eurokoak.

Parte hartzaileek udalaren egoitza elektronikoan topatuko dituzte eskariak egiteko bideak. Letrak eta grabaketak bidali beharko dituzte, azken hori, Youtubeko lotura bidez. Parte hartzaile bakoitzak bi abesti aurkeztu ahal izango ditu genienez, guztira 10 minutuko iraupenarekin.  Lehiaketa Martxoaren 8ko aldarrikapenetan testuinguratuta dago, eta artea zein gizarte-eraldaketa batuko ditu. Jesica Ruiz Berdintasun zinegotziaren esanetan, "berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko tresna gisa, funtsezkoa da musika espazioak bultzatzen jarraitzea". 

Sariak eta kategoriak

1. kategoria: 30 urtetik beherakoak

  • Bakarlari abesti onena: 600 euro.
  • Taldeko abesti onena: 600 euro.

2. kategoria: 30 urtetik gorakoak

  • Bakarlari abesti onena: 500 euro.
  • Taldeko abesti onena: 500 euro.

Gainera, honako sari gehigarri hauek emango dira:

  • Abesti onenaren publikoaren saria: 350 euro.
  • Euskarazko abesti onenaren saria: 350 euro.
  • 150 euroko aipamen bereziak beste saririk lortzen ez duten finalistentzat.

Epaimahai espezializatuak 12 finalista aukeratuko ditu. Gerora, martxoaren 15ean, abesti horiek zuzenean defendatu beharko dituzte, Plateruen Kultur Aterpean antolaturiko galan. Emanaldia 19:00etan hasiko da. "Espero dugu balio feministak ospatuko dituzten eta genero desberdintasunei buruzko begirada kritikoa emango duten proposamen berritzaileak jasotzea", amaitu du Ruizek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!