576 eguzki-plaka ipiniko dituzte Landako Guneko teilatuan

Anboto 2025ko urt. 23a, 15:57

Autokontsumoari begirako bi sistema ezarriko dituzte. 100 kilowattioko potentzia nominala izango du bakoitzak.

Durangoko Udalak 576 eguzki-plaka instalatzeko lanak hasi ditu Landako Guneko teilatuan. Lehen fase batean, sabaia iragazgaitz egiteko lanak egingo dituzte, asfalto-oihala aldatuko dute, eta behin lanok amaituta hasiko dira plakak ipintzen. Eguzki-plakak energia-sistema bitan egongo dira antolatuta; sistema bakoitzak 100 kilowattioko potentzia nominala sortuko du. Lanak 89.260 euroko aurrekontuagaz egingo dituzte, aurreikuspenen arabera, hiru hilabeteko epean. 

Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu duenez, proiektua "aurrerapen esanguratsua" da "udal azpiegiturak etengabe hobetzeko". Era berean, jarduketa hau martxan ipinita, legealdi-planean jasotako neurrietako bat beteko dela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!