Herriaren Eskubideak ez du begi onez ikusi psikobonuen prezioa handitzea

Anboto 2025ko urt. 22a, 09:53

Talde independentearen esanetan, "EAJk eta PSE-EEk sistematikoki baztertu dituzte" hark aurkeztutako proposamen guztiak, tartean, bonuen erabilerarako adin-tartea zabaltzeko eskaria .

Herriaren Eskubideak gogoratu du berak bultzatu zuela psikobonuen kanpaina, 2023an, osasun mentala normalizatzeko eta demokratizatzeko asmoz. Une hartan, kanpaina 14-35 urte bitarteko gazteentzat diseinatu zuen, hain zuzen ere, "izurriak gazte asko utzi zituelako osasun mentalean laguntza jasotzeko premiagaz". Gerora, 2024an, adin tartea zabaltzea proposatu zuen talde independenteak, baina "EAJk eta PSE-EEk" aukera hori "baztertu" egin zutela kritikatu du orain. "Prezioak igotzera mugatu" direla diote. Herriaren Eskubidearen iritziz, gobernu taldeko alderdiek ez dute hark "gobernatzen zuenean besteko apusturik egiten gizarte-ekimenean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!