Aurtengo kanpainak berrikuntza bi dakartza. Batetik, erabiltzaileek 9 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko, aurreko kanpainetako 5 euroen aldean. Udalak azaldu duenez, prezio igoeraren atzean honako arrazoi hau dago: iazko bonuen %20 (469 bonu) erabili barik geratu zen, eta beharrizana zeukaten herritarrek ezin izan zuten zerbitzua erabili. Hori dela eta, aurtengo kanpainara bideratutako diru kopurua %10 handitu dute. Era horretan, saio bakoitzak 54 euroko kostua izango du; erabiltzaileek 9 baino ez dituzte ordainduko.
Interesdunek 10 saiotarako bonuak eskuratu ahalko dituzte gehienez. Bestetik, aurtengo kanpainak honako nobedade hau ere badakar: bonuak taldekako lau saio egiteko ere erabili ahal izango dira. Bonuak astelehenetik aurrera erosi ahalko dira hemen, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko (HAZ) kutxazainean,