Uretako puzgarrien jardunaldi berria zapatuan

Anboto 2025ko urt. 22a, 09:42

Landakoko kiroldegiak uretako puzgarrien beste saio bat hartuko du zapatuan. 5etik 12 urtera bitarteko umeek 16:30etik 19:30era gozatu ahal izango dute puzgarriez.

Erreserbak Durango Kirolaken web atarian edo Landako II kiroldegian bertan egin behar dira. Igerilekuko bonu motaren arabera, erreserba aurreratuak egin daitezke. Hiru hileko bonua duenak gaurtik aurrera egin ditzake erreserbak. Hileko bonua duenak, aldiz, egunean bertan. Bonurik ez daukanak igerilekurako eguneko sarrera erosi beharko du, eta puzgarrietarako erreserba egin. Puzgarrien txanda edozein izanik ere, pertsona helduren batek egon beharko du umea zaintzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!