Gerraren eta faxismoaren aurkako berbaldia Durangon, GKSren eskutik

Anboto 2025ko urt. 16a, 11:19

GKS Gazte Koordinadora Sozialistak gerraren eta faxismoaren aurka antolatzeko manifestazioak egingo ditu urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean. Mobilizazio horien atariko modura, Durangaldeko GKSk berbaldi bat antolatu du. Urtarrilaren 18an izango da, 19:00etan, Durangoko O'Connors tabernan.

Durangaldeko Gazte Koordinadora Sozialistako kideak motorrak berotzen dabiltza urtarrilaren 25eko manifestazioari begira. Iruñean eta Bilbon mobilizatuko dira, eta "gerraren eta faxismoaren aurrean antolatzeko beharra" aldarrikatuko dute. Alabaina, hori baino lehen, berbaldi bat egingo dute Durangoko O´connors tabernan. Urtarrilaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Bestalde, antolakundeko kideak geratu barik ibili dira egunotan, manifestaziorako deialdiak egiten. Aurkezpenak egin dituzte Durangon, Elorrion, Zornotzan eta Otxandion, eta hemendik eta zapatura arte ere beste hainbat ekitaldi egingo dituzte eskualdean: ikastetxeetan aurkeztuko dute manifestazioa. Durangoko eta Elorrioko institutuetan, bihar, eta, Ibaizabal ikastolan, etzi.

Manifestaziorako autobusak

Urtarrilaren 25ean hiru autobus irtengo dira eskualdetik Bilboko manifestaziora. 16:00etan irtengo dute honako ibilbidea aurretik:

  • Durango - Bilbo
  • Elorrio - Atxondo - Abadiño - Bilbo
  • Otxandio - Zornotza - Bilbo

Manifestazioa eta gero ere autobus zerbitzua izango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!