Ezkurdiko taxi geltokiaren ondoko ezkia oso hondatuta dago, halantxik jakinarazi du udalak. Azterketa bat egin dute, eta zuhaitzaren adarrak barrutik ustelduta daudela ondorioztatu. Horren aurrean, udal brigadako lorezaintza langileeak inauste lanetan dabiltza, herritarrentzako arriskua kentze aldera. Lehen fase hori amaituta, zuhaitza oinarri-oinarritik moztu eta botako dute. Horretarako, makinaria espezializatua erabiliko du udalak.
Mozketaren ondoren, ingurumenarekiko konpromiso modura, udalak zuhaitz berria landatuko du oraingoaren lekuan.