Eguzkitzako industrialdeak 97.000 metro karratuko azalera har dezake

Anboto 2025ko urt. 16a, 10:27

Durangoko Udalak birpartzelazio proiektua hasi du Eguzkitzan, bertan industrialdea eraiki ahal izateko. 96.989 metro karratuko eremua zazpi partzelatan banatuko dute.

Udalak gaineratu duenez, proiektuari eskerrak enpresa berriek Eguzkitzan hartu ahalko dute lur. Hain zuzen ere, udalerriko hegoaldeko bidea zabaltzeak ahalbidetu industria garatu ahal izatea.

Birpartzelazio proiektuko lanen artean, honako hauek identifikatu dituzte: 

Lanaren barruan sartzen dira:

  • Lurralde-eremua zehaztea: egoera fisikoa eta juridikoa, azalera eta mugak identifikatzea, eta ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda egitea.
  • Udalaren eta jabeen arteko kudeaketa eta koordinazioa, ondoriozko lursailak esleitzeko.
  • Dokumentu tekniko eta juridikoak egitea eta berrikustea: alegazioen ebazpena, dokumentazioaren zuzenketa eta administrazio-izapidetzea erregistroan inskribatu arte.
  • Erakunde eskudunekin hitz egitea: koefiziente zuzentzaileei, lagapen-ehunekoei eta proiektua onartzeko beharrezkoak diren beste gai batzuei buruzko informazioa biltzea.

Proiektu hau Durangoko Udalak SPRILUR eta Bizkaiko Foru Aldundia erakundeekin batera egindako ahaleginaren emaitza da, azken hilabeteetan haiekin harremanetan egon baitira industriaren garapena eta enpresen erakarpena sustatzeko.

Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 10era arte dago zabalik, eta lotutako informazio guztia Durangoko Udalaren kontratazio publikoko plataforma ofizialean dago eskuragarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!