Jolas Librerako Guneak zapatuan zabalduko ditu ateak

Anboto 2025ko urt. 16a, 09:09

Landako Guneko jolas eremua urtarrilaren 18tik otsailaren 9ra eta martxoaren 14tik apirilaren 27ra egongo da erabilgarri. Astelehenetik domekara egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.

Durangoko Udalak Jolas Libreko Gunea atonduko du Landako Guneko bigarren moduluan. 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat. Zerbitzua behar bezala eskaintzen dela bermatzeko, langile kualifikatu bat egongo da eremuan. Arreta pertsonalizatua eta hurbila ematea izango da bere lana. Jolas zerbitzu horrekin, udalak umeentzako eta familientzako aisialdi eremu estalia bermatu gura du, batez ere eguraldi txarreko egunei begira. Jolas Libreko Gunerako sarrera doakoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!