Ur-jolasen parkea egingo dute Tabiran

Anboto 2025eko urtarrilaren 14a

Gaur egungo txintxaunen ondoan ipiniko dituzte. Proiektu hau aurrekontu parte hartzaileetan bozkatu zuten herritarrek.

Durangoko Udalak lehiaketa publikora atera du Tabiran umeentzako ur-txorrotak ipintzeko proiektua. Aurreratu dutenez, instalazioko elementuek ur-efektu leunak eta familia osoari begirako egiturak izango dituzte, tartean, zurrusta bertikalak, ur-arkuak eta zutoin espiralak. Instalazioa Tabira aldean ipiniko dute, txintxaunen ondoko arlo batean.

Proiektuak 140.239 euroko aurrekontua dauka. Durangoko herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan bozkatu zuten proiektuetariko bat dira ur-txorrotak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!