Gaur Txindoki Krosa jokatu da Ordizian (Gipuzkoa), Euskadiko Kros Txapelketa. Kirol proban 124 lastekari federatuk parte hartu dute, tartean, Durango Kirol Klubeko Gontzal Murgoitiok (Elorrio), Asier Agirrek (Durango), Argoitz Ugaldek (Durango), Eneko Ibarzabalek (Markina-Xemein) eta Ahmed Ouslimanek (Zeanuri). Taldekako sailkapenari dagokionez, boskoteak Durangaldera ekarri du garaipena. Bestalde, Izaro Aranburu aulestiarrak, DKTko kide denak, bigarren lekua eskuratu du 23 urtetik azpiko emakumeetan.
Kirol klubeko arduradunek sareetan jakinarazi dutenez, taldeko hiru korrikalarik ezin izan dute proba jokatu, azken orduko bajak izan direla eta. "Ez genuen podiumean egoteko ezelako esperantzarik; eskerrak lasterketa amaitu eta jarraian ez garen etxeratu!", adierazi dute.
Gontzal Murgoitio, lasterketa amaitu berritan, familiako kideekin berbetan.
Izaro Aranburu aulestiarrak bigarren lekuan amaitu du 23 urtetik beherako emakumeetan.