Durangoko Udalak Gabonetako ekitaldien balantzea egin du. Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitarteko hogeita lau ekitaldietan "parte hartze handia" egon dela adierazi du udalak: "Herritarrek aktiboki parte hartu dute ekitaldietan", esan dute. Zenbakiei dagokienez, honako kopuru hauek eman dituzte:
- Izotz pista: 7.945 bisitari. Egunik jendetsuenak urtarrilaren 2a, 3a eta 4a izan ziren. Erabiltzaileen ia erdiak durangarrak izan dira; gainerakoak, inguruko udalerrietakoak.
- Olentzero eta Mari Domingiren etorrera: 2.000 lagun batu ziren Landako Gunean. Egitasmoak herriko 12 elkarteren laguntza aktiboa izan zuen.
- Umeentzako Gabonetako Parkea: 7.000 bat lagun.
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots: 1.700 ikusle saio bitan.
Udalak herriko elkarteen parte hartzea eskertu du, horiek lagundu dute-eta "arrakasta" lortzen.