Puzgarriak 16:30etik 19:30era egongo dira erabilgarri, ordu erdiko txandatan antolatuta. Igerilekuko bonu motaren arabera, erreserba aurreratuak egin daitezke. Hiru hileko bonua duenak gaurtik aurrera egin ditzake erreserbak. Hileko bonua duenak, aldiz, egunean bertan. Bonurik ez daukanak igerilekurako eguneko sarrera erosi beharko du, eta puzgarrietarako erreserba egin. Puzgarrien txanda edozein izanik ere, pertsona helduren batek egon beharko du umea zaintzen.