Lan Eskaintza Publikoa Durangoko Udalean, 10 postu berri betetzeko

Anboto 2025eko urtarrilaren 7a

Administraritzako, biltegizaintzako, iturgintzako, herritarren segurtasunaeko eta Astarloa Kulturgintzako plazak daude. 

Durangoko Udalak Lan Eskaintza Publikoa (LEP) zabaldu du enplegu publikoaren behin-behinekotasuna jaisteko helburuz. Prozesua inklusiboa eta interesdun guztientzako irisgarria izango dela aurreratu du udalak, eta zehaztu du, txanda irekiko zein barne-sustapeneko lanpostuak hartuko dituela kontuan. Txanda irekiari dagokionez, honako plaza hauek eskainiko dituzte: 

Administrazio orokorra:

  • Bi administrari plaza (C1 taldea).

Zerbitzu bereziak:

  • Biltegizain plaza bat (C2 taldea).
  • Iturgin ofizial plaza bat (C2 taldea).
  • Herritarren segurtasunerako agenteen 4 plaza (C1 taldea).

Astarloa Kulturgintza:

  • Langile plaza bat (AP kategoria).

Barne-sustapeneko plazei dagokienez, udalak plaza bat zehaztu du Zerbitzu Berezien azpieskalako langileordearentzako (C1 taldea). Era berean, plazen %7 desgaitasunen bat duten pertsonentzat gorde dutela jakinarazi dute.

Lan Eskaintza Publikoagaz, udaleko lanpostuen behin-behinekotasuna jaisteko norabidea hartu gura du udalak. Honako helburu hau jari du: behin-behinekotasunaren portzentajea % 6 baino txikiagoa izatea. (Europako legediak % 8tik behera ezartzen du legezko muga).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!