JAEDen zozketako kotxea 47616 zenbakiak irabazi du

Anboto 2025ko urt. 6a, 12:23

Gaur goizean, 13:00etan egin dute JAEDen zozketa. Sari nagusia, Renault Clio Techno TCE90 autoa, 47616 zenbakiarentzat izan da. 70.000 rifa atera zituzten salmentara.

Edizio honetan zozkatu dituztenen artean, bidaiak, Apple gailuak, Samsung ordenagailu eramangarriak, gitarra elektrikoa eta urdaiazpiko iberikoa egon dira. Elkarteak 34.000 euro inbertitu ditu aurten sariak erosten; Durangoko eta Iurretako establezimenduek ere hainbat ekarpen egin dute.

JAED elkarteak hamarkadak daramatza beharrizana duten herritarrekin lan soziala garatzen. Besteak beste, Elikagai Bankuko hornigaiak banatzen dituzte beharrizana dutenen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!