Durangoko establezimendu bat miatu dute Dania operazioari lotuta

Anboto 2024ko abe. 23a, 11:19

Carding metodoaren bidez 90.000 euroko iruzurra egitea leporatzen diete operazioan atxilotutako pertsonei. Hainbat herritan miaketak egin dituzte, tartean produktu teknologikoak saltzen dituzten Durangoko establezimendu batean.

Polizia iturriek azaldu dutenez, Guardia Zibilak eta Bilboko Udaltzaingoak, "Dania" izeneko operazioan, lau pertsona atxilotu eta beste zazpi ikertu dituzte, "Carding" metodoaren bidez gama altuko produktu teknologikoak iruzurrez erosten zituztelakoan, ondoren Marokora bidali eta saltzeko.
 
Iruzur egitea, kapitalak zuritzea eta erakunde kriminaleko kide izatea egozten zaie. Ikerketa 2023ko azaroan hasi zen, Guardia Zibilak Valentziako telefonia mugikorreko banatzaile baten jabearen salaketaren bidez jakin zuenean. Salatzaileak gama altuko gailu mugikorren hainbat online eskaera jaso zituen, 9.490 euroko zenbatekoarekin.
 
Ikerketak ondorioztatu du erakunde kriminalak 100 banku-txartelak baino gehiago erabili zituela iruzurrez eta 13 telefono-linea. Polizia iturriek diotenez, gutxienez hamaika lagunen parte-hartzea izan da  eta bost establezimenduk parte hartu dute, bidalketa teknologikoak jasotzeko.
 
Agenteek lau sarrera eta miaketa egin zituzten, bat Zallan (Bizkaia) eta hiru Bilboko establezimenduak ziren. Era berean, zortzi ikuskapen egin zituzten Bilboko hiriburuko eta Durangoko (Bizkaia) lokaletan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!