GABONAK LANEAN

"Jendea opari bila dabil; zerbait erosi guran igartzen ditugu"

Ekaitz Herrera 2024ko abe. 20a, 09:30

Eneko Unzalu Bilboko GabonArt artisautza azokan egongo da lanean urtarrilaren 5era arte. 

Gabon bueltako egunak opor egun dira askorentzat, baina artisauak lanean ibiliko zarete.
Bai. Nik neuk beharrean igaroko ditut Gabonak. Gabon eguna eta Urteberri eguna kenduta, hemen izango naiz, Bilboko Areatzan. Sasoi gogorra izaten da, dena eskuz egiten dugu eta. Gabonak urteko sasoirik garrantzitsuena izaten dira guretzat. Uda sasoian ere izaten dugu mugimendua, baina Gabonetan gehiago izaten dugula esango nuke. Jendea opari bila dabil, eta zerbait erosi guran igartzen ditugu. 

Aurten zer sorkuntza eraman duzu Bilboko azokara?
Eraztunak, lepokoak, hainbat bitxi bilduma... Urtero gauza berriak ekartzen ahalegintzen naiz. Enkarguak ere hartzen ditut, nahiz eta Gabon sasoi honetan ezinezkoa zaidan horiekin lan egitea. Opor ostean hasi beharko nintzateke horretan. 

Zelan joan da orain arte Bilboko Gabonetako azokaren edizio hau?
Urtero etortzen naiz azoka honetara. Era honetako feria bakarrenetarikoa da, sektorean. Hemen eta Durangoko Euskal Dendan egoten naiz urtero. Horrez gainera, interesdunek Durangon daukadan tailerrean topatuko naute. Han daukat erakustokia, Ambrosio Meabe 6 helbidean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!