Gabonetan dolua kudeatzeari buruzko solasaldia egingo dute Berrizen

Anboto 2024ko abe. 18a, 15:59

Artxiboko irudia.

Hirugarren urtez, heriotzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Berrizen. Aurtengo zikloa itxiko duen ekitaldia eguenean egingo dute, hilak 19, 19:00etan. Berrizko kultur etxean izango da solasaldia. 

"Ekitaldi hau gure senideak modu kolektibo eta intimoan gogoratzeko egiten dugu; gabonak data eta une bereziak dira, eta ahalik eta modu onenean igarotzeko lagungarriak izan daitezkeen iradokizunak egingo dira solasaldian", azaldu dute antolatzaileek. Horrez gainera, Mikel Aranburu eta Miren Barcenak euren testigantzak eskainiko dituzte. "Aurreko urteegaz alderatuta, aldaketa nagusia bi gazteren testigantzak edukiko ditugula da; aita eta neba galdu zituzten, hurrenez hurren, eta ez da ohikoa adin tarte horretan horrelako lekukotzak publikoan egitea". 

Aurtengo zikloan beste bi ekitaldi antolatu dituzte, eta jasotako erantzunagaz oso pozik daude. "Azaroaren 20ean Death Cafe saioa egin genuen, eta aretoa lepo bete zen", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!