OSAGAIAK
- 4 bakailao solomo.
- Oliba olioa.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- 50 g alga deshidratatuta.
- Baratxuria, sesamo olioa.
- Soja.
Trufa kremarako
- 200 ml esne-gain likidoa kozinatzeko.
- 1 koilarakada gurin.
- 1 koilarakadatxo pasta edo trufa beltz olioa.
- Gatza eta piperbeltza nahierara.
ELABORAZIOA
- Hidratatu algak ur hotzetan, xukatu eta gorde.
- Zartagin batean, berotu sesamo olioa, frijitu baratxuria eta gehitu alga hidratatuak.
- Kozinatu 2-3 minutuz, soja saltsa zorrotadatxo bat gehitu, ongi nahastu eta sutatik kendu.
- Berotu oliba olioa zartagin batean, gatza eta piperra bota bakailao solomoei eta su ertainean egin alde bietatik.
TRUFA KREMARAKO
- Gurina urtu.
- Joan botatzen esne-gain likidoa apurka-apurka irakin barik.
- Trufa pasta edo trufa olioa gehitu eta ondo nahastu.
- Gatza eta piperbeltza bota.
- Kozinatu 2-3 minutuz apur bat loditu arte.
PLATERA MUNTATZEKO
- Ipini alga ohe bat plateraren erdian.
- Ipini bakailao solomoa gainean.
- Trufa krema gainetik bota.
- Trufa fresko zati fin batzuk gehitu, apaintzeko.