Gazteen VIII. Arte Lehiaketako sariak banatu dituzte

Anboto 2024ko abe. 17a, 09:24

Durangaldeko Gazteen VIII. Arte Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute asteburuan. Guztira, 45 lan aurkeztu dituzte aurtengo edizioan. Ane Elguezabal (La explosión del silencio lanagatik), Xabat Agirre (Zergaitik?) eta Unai Blanco (1974ko uda) gazteek jaso dituzte lehenengo hiru sariak; Ane Astobiza sari berezia jaso du Orkidea lanagatik. 

Durangaldeko Artisten Elkarteak zortzigarren urtea du Durangaldeko artista gazteen lehiaketa antolatzen; aurtengoan, lanen kalitatea, sormena eta aniztasuna nabarmendu dituzte. "Aurtengoak parte hartze historikoa izan du. 45 parte hartzaile egon dira, 12-18 urte bitarteakoak, eta horien %78 emakumezkoak izan dira". Lau sari nagusiez gainera, beste hamar Aipamen berezi banatu zituzten antolatzaileek, lanen originaltasuna eta kalitatea saritzeko. Bestalde, erakusketara hurbildu zirenen artean 50 euroko bono bat zozkatu zuen Dendak Baik. "Lehiaketa gazteak artera hurbiltzeko plataforma garrantzitsua bihurtu da, eta gazteen artean artea sustatzeaz gain, publikoa erakusketa aretoetara hurbiltzeko helburua ere badu", azaldu dute Durangaldeko Artisten Elkartetik ohar baten bidez.

Abenduaren 15ean izan zen sari banaketa ekitaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!