Alejandro Aldekoa berriztarraren zuzendaritzapean egin zituen Jaizale txistulari elkarteak bere lehen Gabon kontzertua, Andra Mariko elizpean. Ostean, Sana Anako elizan egiten hasi ziren Jose Ignazio Abasolo gidari zela. Kesuiten elizan urte pare batez egin ostean, 2016tik San Frantzisko elizan egiten dituzte, Eleder Iturrietaren gidaritzapean. Bestalde, Jaizaleko kideek belaunaldi gazteagoak taldera hurbildu direla nabarmendu gura izan dute. "Jaizale jende gaztez osatzen joan gara. Harrobi ederra daukagu gurekin. Musika eskolatik edota bestelako talde anitzetatik heldutako haize berriak batu zaizkigu elkartera eta harro gaude", azaldu dute ohar baten bidez.