[ARGAZKI GALERIA] Boluntarioen lana aitortu dute Durangon

Anboto 2024ko abe. 13a, 12:07

Durangoko Udalak Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatu zuen, atzo, San Agustin kulturgunean egindako ekitaldi bategaz. 300 lagun baino gehiago batu zituen ekitaldiagaz, Durangon gizarte solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko lan egiten duten boluntarioak omendu gura izan zituzten. (Argazkiak: Durangoko Udala)

Durangoko Udalak oroitzapenezko ekitaldi batekin ospatuko zuen, atzo, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna. San Agustin kulturgunean 300 lagun baino gehiago batu ziren Durangon gizarte solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko lan egiten duten boluntarioak omentzeko. Tokiko elkarte-komunitatean "eragin positiboa" izateagatik nabarmendu diren pertsona eta elkarteen lana aitortu zen. 

Constan Dacostaren ibilbidea balioetsi zuten. Besteak beste, Hitz Egidazu hizkuntza-boluntariotzako programetan parte hartu zuen, eta espainiar nazionalitatea lortu nahi duten pertsona migratuentzako prestakuntza- eta laguntza-gune bat sustatzeko lan egin zuen Dacostak. "Haren enpatia, pazientzia eta ulermen-gaitasunari esker, naziotasun-azterketak prestatzeko taldea sortu da, Durangon erreferente izaten jarraitzen duen ondarea", udal arduradunek nabarmendu dutenez. Bestalde, JAED elkartearen lana aitortu zuten. "Elkartasun-eta lankidetza-balioak sustatuz, komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko etengabe egindako lana" gogoratu zuten.

2025eko egutegia ere aurkeztu zuten. Tokiko 70 elkartearen laguntzarekin boluntarioek egindako lana erakusten du egutegiak. Abenduaren 16tik aurrera egongo da eskuragarri, udal bulegoetan, Dendak Bai elkartean eta herriko taberna eta dendetan. 8.000 ale kaleratu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!