Ekimenak izaera solidarioa izango du. Cafes Baquek emandako kafea eta Uztaiko kideek egindako bizkotxoak salduta batuko dute dirua. Kafeak euro bat balioko du, eta bizkotxoak beste euro bat. Aurten, salmentaren bitartez lorturiko dirua Valentzian denboraleak kalteturikoei laguntzeko erabiliko dute.
Uztai gimnastika erritmiko elkarteak abenduero antolatzen du Txikigym erakustaldia, eta izaera solidarioa izaten du beti. Iaz, esaterako, 440 euro batu zituzten eta dirua Bihotzez elkarteari eman zioten. 2022an, 505 euro lortu zituzten, Leukodistrofien aurkako Elkartearentzat, eta 2021ean 435 euro, Sindrome 4P elkartearentzat.