Datorren astelehenean Binakako Pilota Txapelketako jardunaldi bat hartuko du Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak

Anboto 2024ko abe. 18a, 10:00

Aitor Elordi. (Argazkia: @aspepelota)

Estelarrean Aitor Elordi mallabiarrak jokatuko du.

Abenduaren 23an, 19:00etan, Binakako Pilota Txapelketako jardunaldi bat hartuko du Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak. Estelarrean Elordik eta Zabaletak Jakaren eta Imazen kontra jokatuko dute.

Serie B mailako partiduan, berriz, Morgaetxebarria zornotzarra eta Zubizarreta III.a Zabalaren eta Eskuzaren kontra ariko dira.

Sarrerek 15, 20 edo 25 euro balio dute eta entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!