Euskal Dendak 30.730 bisitari jaso ditu aurten

Anboto 2024ko abe. 10a, 10:11

Barikua bereziki jendetsua izan zen.

Euskal Dendaren aurtengo aldiaren balorazio positiboa egin du Arbaso elkarteak. "Bisitarien aldetik arrakastatsua izan da eta salmentetan igarri da", adierazi dute ohar batean.

Guztira 30.730 bisitari izan ditu, iaz baino egun bat gutxiagorekin. Horregatik eta eguraldiagaitik  ez da heldu iazko 41.000 bisitarira. Egueneko lehen egunean 5.200 pertsona jaso zituen. Barikua bereziki arrakastatsua izan zen, 12.700 bisitarigaz. Une askotan ilara luzeak izan ziren barrura sartzeko, aforoa beteta zegoelako. "Uneoro 526 laguneko edukiera errespetatu dugu", zehaztu dute. Zapatuan eta domekan eguraldi eskasa egin zuen. Hala ere, zapatuan 8.852 bisitari jaso zituen merkatu plazak eta domekan, 3.978 bisitari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!