Nakar, Anestesia, Süne, Tatta&Denso, Toc, Añube, La Txama, Pinpilinpussies, Dupla, Kaleko Urdangak, Chuleria Joder, Sukena, La inquisicion, Fito Skins, Maruxak, DJ Pezon, Pelma & Luis Selektorrak, Ganibet eta DJ Elepunto taldeek parte hartuko dute 40 Minutu Rock elkartasun jaialdiaren edizio berrian. Bertan, "beraien bideari amaiera eman dieten" Euskal Herriko hainbat eragileren lana aitortuko dute. "Aipamen berezia egin gura diegu Hatortxu Rock eta Lasterbidean elkartasun jaialdiei. Lehenak 25 urteko ibilbide oparoa egin du, eta euskal musika jaialdi handiek non begiratzeko erreferentzia bihurtu da urteen poderioz. Lasterbideanek, Euskal Herriko hamar herri zapaldu ditu hamar urtean, elkartasuna bazter guztietara zabalduz, lasterketa bat baino gehiago bihurtu da", azaldu dute antolatzaileek ohar baten bidez.