Gaur hasi da 'ZuNonHanDA!' ekimena

Anboto 2024ko abe. 9a, 13:00

Txelu Angoitia / Gerediaga Elkartea.

Abenduaren 9tik 18ra bitartean, 23 liburu aurkeztuko dituzte idazleek saltokietan bertan. Durangon, Alaitz Melgarrek eta Itziar Otegik euren liburuak aurkeztuko dituzte abenduaren 11n. 

Kultur sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko, eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubiak eraikitzeko helburuagaz jarri zuten martxan 2020an ZuNonHanDA! ekimena. Honi esker, 59. Durangoko Azokan kaletarutako nobedadeak 66 liburu saltokitan egongo dira urtarrilaren 19ra arte; 23 dendetan liburu bat aurkeztuko da, idazlea bertan dela. 

Alaitz Melgarrek Josefa neskame liburua aurkeztuko du abenduaren 11n, Durangoko Arteka liburu dendan, 18:30ean. Lan honek Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza du ardatz. Bestalde, Itziar Otegik Ezer ez dago utzi nuen tokian liburua aurkeztuko du Hitz liburudendan, 19:00etan. Otegik Donostiako Literatura Saria Kutxa 2024 jaso du lan honengatik. 

Bi aurkezpenak abenduaren 11n egingo dituzte, eguaztena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!